BIOGRAFIA

ANITA PARKER

Ni Anita Parker naiz, aurpegirik gabeko Anita, ez zidaten bigarren izenik jarri eta edozein Parker. Swing zalea. Agian swingerra swing zalea naizelako....Beraz, musiken trukaketa dut gustuko

ANITA PARKERRI BURUZ

2017, Arrasate, EH

NOR GARA


 Anita Parker (Arrasate, 2017) osatzen duten taldekideak Arrasate, Bilbo eta Lakuntzakoak dira. Bilerak eta entseguak Arrasatekoak. Anita Parker taldeko Ane Martinez Pentatonix Folk taldean ibilitakoa da,Olatz Anduezak Skalariak taldean jo zuen,  Iñaki Bengoak eta Jon Zubiaga Osoronek Gose taldearen eskarmentua dute.


Taldeak lehen urtean 60 zuzenekotik gora eskeini dituzte ( Euskal Herria, 2018 ko urrian Japonia eta Koreako bira, Galiza, Andaluzia....)

 DISKOGRAFIA

"ANITA PARKER (2017)"

 

 "Anita Parker" Shot estudioetan grabatu zuen Anita Parker taldeak 2017ko uztaila eta abuztuan, Gose taldeak erabili ohi zuen musika laborategi berean. Jonan Ordorikak masterizatu zuen 2017ko irailean mamia estudioetan. Sei abestiko diskoa: Estudioan izan ziren laguntzaileak: Ricardo Altunak ahotsa sartu zuen “Izar Gorria” abestian. Arkaitz Biainek “Amaia” abestian ahotsak eta testuak egin zituen. John Kaimanek bonbardinoa jo zuen "Orain eta Beti” kantuan. Zigor DZ dj-a da “Michelle” abestian. Inazio Olaizolak koruak egin zituen “Orain eta Beti” abestian. Koldo Uriartek pianoa jo zuen “Bitxo” abestian.

"ANITA PARKER!! (2018)"

Bigarren diska azaroan kaleratzen da. Jarraitzen  du homonimoa izaten, baina bi harridura ikur gehitu dizkio logoari "Anita Parker!!" izen berarekin. Taldeak hasierako lanean elektro swingaren zirrara sartu zuen, eta dantzatzeko proposamena eskatu ere bai.  Bigarren disko hau, nahiz eta electro swinga mantendu, elektronikoagoa da, atzoko eta egungo elektronika du enbor nagusi (EBM edo electronic body music, greatbeat, dance..) baina rap, rock, boleroa eta abarren zertzeladak ditu: Oihukatu, Herio Dance, La Petite Mort, Idiota, Klask, Gezurtero eta Orfidalek osatzen dute kantu zerrenda. 

 

Anita Parkerren bigarren diskoa Katarain estudioan grabatu da 2018 ko uztailean. Nahasketak eta masterizazioa Jonan Ordorikak egin ditu Mamia estudioan. ekoizpena Anita Parkerri dagokio. Argazkia: David Herranz. Javi Perez: tronpeta (Herio dance, Gezurtero). Zigor DZ dj(Gezurtero). La Furia: ahotsak, hitzak ( Orfidal). Arkaitz Biain: hitzak ( Herio Dance, Orfidal.)

ENTZUN

Mauka Musikagintza

+34 618627931 – +34 639760466

info@maukamusik.com

www.maukamusik.com

Anita Parker

anitaparkerinfo@gmail.com

Araba Hiribidea, 3, 20500 Arrasate, Gipuzkoa