NI ANITA PARKER NAIZ, AURPEGIRIK GABEKO ANITA, EZ ZIDATEN BIGARREN IZENIK JARRI, ETA EDOZEIN PARKER. SWING ZALEA. AGIAN SWINGERRA, SWING ZALEA NAIZELAKO....BERAZ, MUSIKEN TRUKAKETA DUT GUSTOKO.
2017, Euskal Herria
NOR GARA
Anita Parker Arrasaten sortu zen 2017 urtean. Jon Zubiaga eta Iñaki Bengoa izan ziren taldea martxan jartzen hasi ziren kideak. Gaur egun, taldekideak, Ane Martinez, Olatz Andueza eta Mikel Piris dira. Bilbo eta Lakuntzakoak. Anita Parker taldeko Ane Martinez Pentatonix Folk taldean ibilitakoa da, Olatz Anduezak Skalariak taldean jo zuen. 2019ko apirilean Iñaki Bengoak taldea uztea erabakitzen du eta Mikel Pirisek hartzen dio lekukoa. "Mikel Mamba" Mamba Beat, eta The Cherry Boppers taldeetan egin du bere ibilbidea.
Taldeak lehen urtean 60 zuzenekotik gora eskeini ditu (Euskal Herria, 2018 ko urrian Japonia eta Koreako bira, Galiza, Andaluzia....)
DISKOGRAFIA
ANITA PARKER (2017)
"Anita Parker" Shot estudioetan grabatu zuen Anita Parker taldeak 2017ko uztaila eta abuztuan, Gose taldeak erabili ohi zuen musika laborategi berean. Jonan Ordorikak masterizatu zuen 2017ko irailean mamia estudioetan. Sei abestiko diskoa: Estudioan izan ziren laguntzaileak: Ricardo Altunak ahotsa sartu zuen “Izar Gorria” abestian. Arkaitz Biainek “Amaia” abestian ahotsak eta testuak egin zituen. John Kaimanek bonbardinoa jo zuen "Orain eta Beti” kantuan. Zigor DZ dj-a da “Michelle” abestian. Inazio Olaizolak koruak egin zituen “Orain eta Beti” abestian. Koldo Uriartek pianoa jo zuen “Bitxo” abestian.
ANITA PARKER!! (2018)
Bigarren diska azaroan kaleratzen da. Jarraitzen du homonimoa izaten, baina bi harridura ikur gehitu dizkio logoari "Anita Parker!!" izen berarekin. Taldeak hasierako lanean elektro swingaren zirrara sartu zuen, eta dantzatzeko proposamena eskatu ere bai. Bigarren disko hau, nahiz eta electro swinga mantendu, elektronikoagoa da, atzoko eta egungo elektronika du enbor nagusi (EBM edo electronic body music, greatbeat, dance..) baina rap, rock, boleroa eta abarren zertzeladak ditu: Oihukatu, Herio Dance, La Petite Mort, Idiota, Klask, Gezurtero eta Orfidalek osatzen dute kantu zerrenda.
Anita Parkerren bigarren diskoa Katarain estudioan grabatu da 2018 ko uztailean. Nahasketak eta masterizazioa Jonan Ordorikak egin ditu Mamia estudioan. ekoizpena Anita Parkerri dagokio. Argazkia: David Herranz. Javi Perez: tronpeta (Herio dance, Gezurtero). Zigor DZ dj(Gezurtero). La Furia: ahotsak, hitzak ( Orfidal). Arkaitz Biain: hitzak ( Herio Dance, Orfidal.)
RESET (2021)
Hirugarren diska hau azaroak 11ean kaleratzen da. Lan honetan, taldeak bere esentzia berreskuratzen du. "Reset" izenburupean, berrabiaraziz, 10 abestiz osatuta dago diskoa. Elektronika eta swing-a uztartzen dira,energiaz beteriko erritmo eta doinuek inoiz baino dantzagarriagoak dira.
Anita Parkerren hirugarren disko honen kantuak pandemia garaian nahastuak eta grabatua izan dira Usurbileko HIGAIN estudioan,HARITZ HARREGUY-ren eskutik. Masterizazioa, ULTRAMARINOS Estudioan egin da. Diseinua, CHROMA Estudioaren eskutik dator eta Ekoizpena Anita Parker eta Mauka Musikagintzarena da.
Argazkia: David Herranz. Javi Perez: tronpeta (Egun inozoan) Pini:Hitzak eta ahotsa (Donald Trump-ean.)
ENTZUN
ANITA PARKER (2017)
ANITA PARKER!! (2018)
RESET (2021)